Zure datuak non eta nola dauden ostatatuta, hori funtsezkoa da zuretzat eta zure enpresarentzat. Gu arduratzen gara zure domeinuak eta posta kudeatzeaz eta modu seguru, eraginkor, azkar eta indartsuan ostatu emateaz. Gure zerbitzaritik, oso konfiguragarria baita, edozein webgune hartzeko gaitasuna dugu.
Hostinga, domeinuak eta posta

Lagundu eta gidatu egingo zaitugu web-garapeneko prozesu osoan.

Tantatic-etik zure eskura jartzen dugu ostatua eta web-domeinua kudeatzeko eta aholkularitza emateko zerbitzu integral bat.

Web ostatua (Hosting)

Zure web proiektura hobekien egokitzen den ostatua aukeratzeko aholkuak ematen dizkizugu. Zure webguneak funtzionamendu ezin hobea lortzeko eta kalitate goreneko zerbitzua emateko behar diren espazioa eta potentzia (bisitak) aztertzen ditugu.

Domeinuen erregistroa

Izen korporatibo bat aukeratzea dirudiena baino konplexuagoa da. Izen hori gure "aurkezpen-gutuna" izango da, eta hainbat faktore hartu behar dira kontuan, hala nola URLaren deskripzio-gaitasuna, gogoragarritasuna eta bilatzaileentzako lagunkoitasuna.

Ostatuari eta domeinuari buruz aurkitu dugun kezkarik ohikoenetako bat horien lekualdaketak kudeatzeko modua da. Lortutako esperientziari esker, ahalik eta modu azkarrenean eta ez hain traumatikoan arduratzen gara haietaz.